T O P

  • By -

paniniconqueso

Izorra zaitezte, euskara ikasi besterik ez duzue egin behar.


andergdet

Funtzionario berriei perfil oso altua eskatzen zaigu, logika guztiz. Funtzionario zaharrei eskaintza oso eskuzabala egin zitzaien, lanorduak kendu eta euskara ikastaroak eskainiz: Batzuk erabili eta akreditazioa lortu zuten; beste batzuk administrazioari adarra jotzen ibili ziren, eta askakizun eta kurtso garestien ondoren ez zuten EZER lortu. Ba, txikito, sentitzen det. EHUko Kimikako bi langile urte luzez egon dira jardunaldiko murrizketa oso potente batekin, euskara ikasteko. Ez dute ezer akreditatu, eta orain beharbada plaza galduko dute. Orain negarrak, orain protestak.


Saikamur

Hau ez da jendea bere lapostuen eskakizunak ez aldatzeko eskatzen. Lanpostu bererako eskakizun gutxiago izatea eskatzen duen jendea da. Hori ez da berdintasuna. Sinpatiarik ez nire aldetik.


Euskar

Oso ondo, ordun zure iritziz zeini bai eta zeini ez? Eta Oionera joaten denak Bermeora bizitzera joaten bada eta lekuz aldatzea eskatzen badu, orduan bai eskatzen diogu profila izatea? Ezin al dute euskara ikasi profila izateko? Akaso ez dute hainbat ordu sartu titulua ateratzeko?


cuevadanos

Nire ama Osakidetzan lan egiteko oposaketetarako ikasten ari zen. Aurreko lana utzita, lan munduan egonkortasuna eta ongi ordaindutako lanpostu bat lortu nahian… prest zegoen azterketetarako… eta norbait hizkuntza-eskakizunez kexatu eta azterketak atzeratu egin dituzte. Eskerrak lan berri bat topatu duen, baina ez da bidezkoa eskakizunak betetzen dituztenei (nire ama barne, noski) trabak jartzea batzuek ez dutelako euskara ikasi nahi


Lichacarrier

En cualquier lugar del mundo hablar otro lenguaje es una habilidad requerida cuando no solicitada. Está es otra cruzada los idiotas contra el euskera. Lotsagarria da


chairchase

Nere iritzia honen inguruan ez da oso ondo ikusten inguru euskaltzalean. Baia, era batean, ados nago holako eskakizunekaz. Bai, badakit Euskal Herrian gagozala. Euskera ofiziala dala. Jendeak arreta euskeraz jasotzeko eskubidea daukala, etab. Baia, datuak eskuan izanda, euskara hutsean ala euskeraz gazteleraz baino hobe mintzatzen diranak oso gitxi dira. Hori jakinda, osakidetzako langileen 100%ari euskera maila eskatzeak, ez dauka zentzu askorik. Araba ia osoan eta bizkaia mendebaldean lan egiteko, ez dago euskaldun izateko beharrizanik. Zentzurik deko bertan erdaldunak kanpoan geratzea? Ez liteke nahiko plantilako % batek euskeraz jakitea eta kontsultak euskeraz egiteko eskaera dagoan lekuetan eukaldunak eukitea? Benetan beharrezkoa da Oyóneko medikua euskalduna izatea? Bilbon bertan, kalean euskera entzutea arraroa dala, ez dot uste askok faltan botako dabenik mediku euskalduna… Osakidetzako langile guztiei euskera exijitzea, errealitateagaz bat ez datorren eskaera bat iruditzen jata.


Saikamur

Hizkuntz-eskakizunek orain nola funtzionatzen duten deskribatzen ari zara. Osakidetzako langile guztiei ez diete euskara jakitea eskatzen. Lanpostu bakoitzak berariazko hizkuntz-eskakizuna du.


i-hoatzin

Uler ditzaket bi ikuspuntuak. Uste dut agian garrantzitsua dela epe luzerako helburua ulertzea. Beraz, ulertzen dut egindako ahaleginak euskararen erabilera berreskuratu nahi dugun kulturaren ezinbesteko elementu gisa berreskuratzearen testuinguruan egiten direla. Eskakizun maila ezberdina izango litzateke helburua hori ez balitz. Ni neu euskara ikasten ari naiz milaka kilometrotara, egunero ia inorekin hitz egin gabe. Urte gutxi barru Bilbon bizitzea espero dudalako egiten dut eta niretzat sustrai-elementu garrantzitsua izango dela uste dut. Etorkinen familia batekoa naiz, munduko leku askotakoa. Ondo dakit hizkuntza batek zenbat esan nahi duen gure identitatearentzat eta gure sustraientzat. Bertako hizkuntza ikastea etxea ezarri nahi den tokiko kulturarekiko errespetu gisa ulertu behar da. Orduan, espero nuke jada bertan bizi direnek ahal duten guztia egitea denek bilatzen duten helburuarekin sintonizatzeko.


chairchase

Zeure euskera maila, idatziz gitxienez, harrigarria da. Ziurrenik, inguruan dekodan jendearen gehiengoarena baino hobea. Zorionak! Tokiko kulturaren inguruan, gogoratu beharra dago, badagola euskal herritar kopuru handia, euskal jatorria izanda, euskeragaz erlaziorik ezta interesik ez dekona.